XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EUXEBI, ANDONI eta ITZIAR ITZIAR - Agertzen da etxe barnetik, boltsa eskuetan duela.Tori Euxebi eta eskerrik asko.
Esango diot nere amari, zer ekarri dituzun.
EUXEBI @- Huskeri batzuk besterik ez. Eta orain banoa edo nere semeak bila etorriko zaizkit.
Gainera, alferrik naiz orain hemen.
ITZIAR @- Baita zera ere! EUXEBI @- Zuen kontuak entzuten ezin egongo naiz behintzat.
Beste baten etorriko naiz lasaiago.
Agur! (Alde egiten du kanporako atetik).
ITZIAR - Agur, Euxebi! ANDONI - Agur! ITZIAR - Ez da emakume txarra horixe.
ANDONI - Ez. Egia diozu. Edozeinengatik bihotza eskainiko luke.
Baina, pentsatuko duzun bezala, ez naiz ni etorri, berari buruz hitz egitera.
ITZIAR @- Ez duzu esan beharrik.
Aurpegian igartzen zaizu, beste askotan bezala jiratxo bat egiteko asmoan etorri zarela.
ANDONI - Horrela da, bai. Ezer egitekorik ez baduzu behintzat.
ITZIAR - Ama etxeratzean joango gara.